XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GURE ELIZA'KO AMA BIRJINA ERRUKITSUA

Lasarte'ko Eliz-Nagusia'k duanik giza-irudirik (imagen'ik) ederrena ta begiragarriena, Ama Birjiña Errukitsua'rena-da.

Bai ote-da Gipuzkoa guzian irudi au bezin ikusgarria danik?

Lanak izango ditu aurkitzeak.

Bere seme Jesus besoan duala arkitzen-da, bizirik ba'lego bezela, ta lenengoz ikusi izan dutenak, guztiz arritu dira ain begiragarria dala oarturik.

Goitik beeraño, dana zurezko soin-batekoa da, eta oker ezpagaude, amaseigarren gizaldikoa.

Ain arrigarria izanik, urte batean Donostia'ko Erakusketa edo Exposizio batera eramana izan zan.

Lasartearrak antxiñatik eraspen edo debozio aundia izan zioten berari.

Altare nagusiaren eskubi-aldetik zuan, gure Ama Birjiña Errukitsua'k, bere ondi berezia.

Zapi batez eztalia egon oi-zan, berari zegokion elizkizun egun arte, orduan bakarrik izaten zalarik agirian jarria.

Esan degun bezela, lasartearrak Bera'ntzako zuten guraria, irrikitsuagorik ezindakoa izanik, Eliz-Nagusi'ko Zaindaritzat bezela artu oi-zuten, jatorrezko Zaindaria Pedro Deuna izanagatik.

Gogoan ditugu eta egundo eztitugu aztuko gure Ama Birjiña Errukitsua'ri lasartearrak egiten genizkan Bederatziurren oneraspentsuak.

Egun zoragarri aietan sutargi apañekin orniturik ikusgarriro apaindua izaten bai zan bere ondi disdiratsua.

SAN JOSE

Gau oskarbi batean izar-disdiratsuak Zeruko zapaian beren aunditasun eta edertasuna nabarmendu izan oi-duten antzera, San Jose'k ere bere aunditasun aintzagarria nabarmentzen digu beste santu guzien gaindik.

Izate alatsu au egizten digu, ezpairik gabe, edonun Bera'ri zaion oneraspen edo debozioak.

Beste toki guzitan bezela, Lasarte'n ere, oneraspen aundiakin ospatu oi ziran bere aintzazko elizkizunak, gure aurtzaroan beintzat.